XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Animalia mota asko da mundu zabalean: uretan bizi direnak, airean hegaka ibiltzen direnak, uretan jaio eta hazi ondoan lehorrean bizi ohi direnak, etab.

1) Osatu ondoko esakun hauk: a) Uretan bizi den animalia............ deitzen da.

b) Airean ibiltzen edo gehienik airean bizi dena............ deitzen da.

d) Uretan jaio, hazi eta handitzean lehorreko egiten denari........................... deritza.

e) Lurrean herrestaka]ibiltzen denak.................. du izena.

f) Ditiak dituena edo umetan esnea edoskiz (esnea hurrupatuz) bizi dena......... deitzen da.

2) Ekar ezazue hegazti bizi bat ikastolara.

Izan daiteke txori bat.

Hobe: uso, eper, ahate edo beste bat.

Gero, bat-banaka ikusiaz, ikasi zer izen duten edo nola deitzen diren bere gorputz-atalak.

Ondoren, marraztu delako hegazti hori eta seinala ezazu zenbakiz edo numeroz non duen - Hegala, isatsa , luma.

- Mokoa, zangoa, atzaparra .

- Paparoa (papoa) , era, karkaba.